tikojaure.com

Icon

el blog de urtzi jauregibeitia


facebook euskaraz

Konturatuko zineten, euskaldunak zaretenak behintzat, dagoeneko facebook euskaraz dagoela. Atera zen egunetik horrela erabiltzen dut nik eta esan behar dut, gainera, itzulpen lanetan ibili direnak lan fina egin dutela, ondo eginda dagoela uste dut. Baina bada lana egiteke oraindik, momentu honetan ia 17.000 termino falta dira. Hortaz, animatuko naiz eta beste euskal erabiltzaileekin batera itzulpenari ekingo diot. Azalduko dizuet nola egin beharko zenuketen animatzen bazarete. Interesantea da nire ustetan.

Lehendabizi Facebook-en erabiltzaile izan behar zarete, normala denez. Dagoeneko taldean sartuta ez dagoenarentzat, hona helbidea.

Bigarren urratsa helbide honetara joatea eta aplikazioa behar bezala instalatu. Momento horretatik aurrera zure orrialdearen eskuinaldea falta diren termino kopurua agertuko dira. Honen antzera.

facebook

Itzultzeke dauden terminoen gainean sakatuta, itzulpen orrialdera joango gara. Bertan hamar aukera emango dizkigute, horietatik bat aukeratu, sakatu eta itzuli behar dugu. Beste norbaitek aurretik egin badu, bere itzulpena zuzena dela eta zure adostasuna erakusteko aukera badago ere. Hau beteta, beste hamar aukera agertuko dira, eta horrela guztion artean dena egin dezagun arte.

Lanak egiten dizkiegula badakit, baina bestela ezin izan genuke euskarazko softwarea izan denbora normal batean. Animatu zaitezte.

logo_facebook


Categoría: Comunicación, Euskaraz

Temas:

4 comentarios

  1. Jon Aritz says:

    Ni gaur bertan hasi naiz. ATzo Facebook erabili eta gaur itzulpenak hasi. Hattrick bezala!

  2. EUSKALDUNONGIDA.NET says:

    Zoritxarrez, euskaldun askori bost axola zaie sikiera euskaraz jartzea eskura dutena. Hori oso kaltegarria da euskararentzat. Elebiduntasunak euskarari min handia egiten dio. Jo dezagun euskara hutsera!!! Euskaraz eta kitto!!

    Ni Google itzultzen nabil (altruista modun jakina). Animo facebook-a itzultzen zabiltzanokin!!! Lan hori guztiz derrigorrezkoa da!!

  3. Aspaldi itzuli gabe nabil :(

  4. tikojaure says:

    Ibili naiz begiratzen eta itzulpena ez da oso zuzena



Deja tu comentario



Recibir aviso cuando contesten a mi comentario
Buzz

Sígueme en Twitter

Pintxos

Mi Athletic

Recibir actualizaciones por email

Recibe los post por email añadiendo tu dirección de correo: