tikojaure.com

Icon

el blog de urtzi jauregibeitia

paristik datorren artista bat naiz ni

Egon nintzen Parisen orain dela hilabete bat (nahiz eta artista ez izan). Ez nuen, egia esanda, hiri hori ezagutzeko interes handirik. Haren inguruan esaten direnak ez baitziren erreklamo goxoak nire belarrientzako. “La ciudad de las luces” eta “La ciudad del amor” ez dira titular onak, behintzat ni hartzailea izanda. Hala ere, buruan nuena bertan behara utzi zuen hiri bat topatu nuen hara heltzerakoan. Eiffel dorrea, Louvre, Mouline Rouge… dozenaka zenbatu daitezke Parisek dituen leku ikaragarriak. Denak turistikoegiak, baina denak ederrak eta bisitatzeko merezimendua dutenak. Zenbatuko ditut nire iritzia gehituta, norbaitek hara joateko nahia edo beharra badu zer topatuko duen jakin dezan. Sigue leyendo »

lain, aukera berri bat

Lain taldeak irabazi du Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketa bere Aukera Berri bat abestiarekin. Kristina, Leire, Imanol, Javi, Julen eta Jon dira bere izenak eta benetan gazteak dira, hogei urteetara ez baitira heltzen. Orain bere lehendabiziko maketa grabatzen daude, Teleberrian esan dutenez, eta ondo hartu dute albistea. Datorren urtean BBK Liven izango dira eta bati baino gehiagori erakutziko diote nola egin behar den musika. Bitartean, taldea Marea Gaztean duen orrialderako estekarekin konformatu beharko dugu abestia entzuteko. Zorionak haientzat!

gotzon garate hil da

Orain dela gutxi komentatu nuen gaur egun ez naizela oso irakurle fina (konturatuko zinenez, gero eta idazle txarragoa izatea eragiten dit honek). Baina garai batean liburu asko irakurritakoa naiz, gehienbat ikaslea nintzenean. Ballonti istitutuan nengoen egunetara eraman nau gaur goizean lanean nabigatzailea zabaldutakoan irakurri dudan berria: Gotzon Garate zendu da. Izan ere, 14 eta 18 urte bitartean irakurri nituen berak idatzitako zenbait eleberri. Garai ona bezala gogoratzen dut hura, eta bere liburuetaz dudan oroimena ezin hobea. Goizuetako ezkongaiak, Izurri berria, Alaba, Elizondo eskutitzak… Batzuk behartuta irakurri nituen, beste batzuk anaiak etxean zituelako. Sigue leyendo »

Ibilaldian

Gero eta gehiago kostatzen zait Ibilaldia edo antzeko lekuetara gerturatzea. Alde batetik, ikasketa sistema publikoaren aldekoa naizelako eta bestalde, Euskal Herriko zenbait bazterretan euskararen egoera horren txarra ez dela uste dudalako. Hau da, nire ustetan gaur egun hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko aukera badago, bai Bizkaian behintzat. Dena den, gaur Amorebietara gerturatu naiz, konpremezu pertsonalak medio, nire laguntza ematera edarien txosnaren atzeko aldean. Sigue leyendo »

facebook euskaraz

Konturatuko zineten, euskaldunak zaretenak behintzat, dagoeneko facebook euskaraz dagoela. Atera zen egunetik horrela erabiltzen dut nik eta esan behar dut, gainera, itzulpen lanetan ibili direnak lan fina egin dutela, ondo eginda dagoela uste dut. Baina bada lana egiteke oraindik, momentu honetan ia 17.000 termino falta dira. Hortaz, animatuko naiz eta beste euskal erabiltzaileekin batera itzulpenari ekingo diot. Azalduko dizuet nola egin beharko zenuketen animatzen bazarete. Interesantea da nire ustetan. Sigue leyendo »

Categorías

Últimos comentarios en el blog

Más páginas amigas

Las mejores cartas del Poker online
Buzz

Sígueme en Twitter

Pintxos

Mi Athletic

Recibir actualizaciones por email

Recibe los post por email añadiendo tu dirección de correo: